Itxi

XIV. edizioa

Gaur gauean banatuko dituzte Max sariak 2011

Erredakzioa

Gaitzerdi talde bizkaitarra 'Decir lluvia y que llueva' lanarekin izendatu dute, eta Atikus talde nafarra 'Beckett 5' ikuskizunagatik. Maiatzaren 9an emango dituzte jakitera aurtengo irabazleak.

Gaur gauean banatuko dituzte Max sariak 2011. Gaitzerdi Teatro antzerki talde bizkaitarraren Decir lluvia y que llueva eta Atikus Teatro talde nafarraren Beckett 5 ikuskizunak 2011ko Max saria eskuratzeko izendatu dituzte. Ikuskizun berririk onenaren saria eskuratu dezakete bi taldeek.

Sarien antolatzaileek jakitera eman dutenez, beste 12 ikuskizunekin lehiatuko dira sail horretan. Autonomia erkidego bakoitzak urtero ekoizten duen antzerki ikuskizunik adierazgarriena saritzea du helburu Max sarietako atal horrek.

Kordoban egingo duten sari banaketan José Monleónek jasoko du Ohorezko Saria, ''Blancanieves Boulevard'' 10 izendapenekin eta ''La función por hacer'' 9 izendapenekin dira faborito nagusiak.

Natalia Millán, Fernando Tejero, Ángel Ruiz, Chema Noci eta Toni Cantó aktoreak izango dira Juan Carlos Rubiok zuzendu duen ekitaldiko aurkezleak.

Jakitera eman dituzten sarien artean Iberoamerikar Max saria Festival del Sur-Encuentro Teatral Tres Continentes jaialdiak irabazi du. Joera berrien saria Madrileko Koreografia Lehiaketak eskuratu du eta Kritikaren saria Pariseko Don Quijote jaialdiak.

Albisteak (2)