Itxi

Hamargarren urteurrena

Eureka! Zientzia Museoa: Donostiako Kutxaespazioren izen berria

Erredakzioa

Hamar urte bete ditu Gipuzkoako Zientziaren Kutxaguneak, eta 1.417.314 bisitari hartu ditu hamarkada honetan. Txikienentzako espazio berriak eta hainbat berrikuntza izango ditu zentroak aurrerantzean.

Kutxaespazioak, Donostiako Zientziaren Kutxaguneak, hamar urte bete ditu, eta izen aldaketarekin ospatuko du urteurren hori. Aurrerantzean Eureka! Zientzia Museoa izango da zientzia oinarri duen zentro honen izena.

Izen berriaz gain, espazio berriak ere estreinatuko ditu: hainbat berrikuntza egin dituzte, eta txikienek gune berria izango dute bertan.

Hamar urte hauetan 1.417.314 bisitari izan ditu museoak, eta horietatik 492.313 eskola ikasleak izan dira. ''''EAEko ikasleek gehien bisitatu duten museoa da'''', Felix Ares zuzendari ohiak eta Ignacio Zuzuarregui egungo arduradunak prentsaurrekoan esan dutenez.

Kutxaespazioak orain arte izen zehatzik ez zuela azaldu du Zuzuarreguik, eta zientziarekin identifikatuko litzatekeen izena behar zuela. Horregatik aukeratu omen dute Eureka hitza: ''''Aurkikuntzekin lotzen delako, eta nazioarte mailan ulergarria delako''''.

Hamargarren urteurrena ospatzeko, giza gorputza aztertzen duen zentroaren lehen solairua berrituko dute. Gainera, udaleku zientifikoak ere eskainiko
dituzte, eta Txikiklik espazio berria ere zabalduko dute, 4 eta 9 urte bitarteko haurrentzat. Publiko gaztea erakartzeko, simulagailu gela jarriko dute martxan.


Bideoak (1)