Dokumentala
Josu Rekalde, Esther Ferrerren sorkuntza-lanari buruzko dokumentala amaitzen
eitb.eus
Sortzaile eta EHUko irakasleak “gorazarre” egin nahi dio filmean Esther Ferrer artistaren lanari.
1978an, Bolonian (Italia) Esther Ferrer artistak “Denbora hariak” ekintza artistikoa egin zuen hiru egunez, tren bagoi batean. Bagoi bateko espazioak hariz josi zituen, eta denborarekin eta horren irudikapenarekin erlazionatzen den ibilbide bat marraztu.
1978ko lanetik abiatuta, Josu Rekaldek, Bego Vicario, Raúl Ibañez, Patxi Azpillaga eta Marta Machorekin batera, lan hori birsortu du Esther Ferrerren sormenezko jarduera errepasatzen duen dokumental batean.
Dokumentalean, “Esther Ferreren irudiari gorazarre egin diogu, bere sormenezko ibilbidearen bidez”, Rekaldek azaldu duenez.