Igandera arte
XII. Umore Azokaren kaleko antzerkiak Leioa hartu du
Erredakzioa
Ostegunetik, 46 konpainien ikuskizunak ikusgai dira Leioako kaleetan. Haietatik, 13 atzerritik datoz eta 12, Euskal Herrikoak dira.
XII. Umore Azokaren azken txanpa izango da asteburu honetan Leioan. Joan den ostegunetik eta igandera bitartean, 46 konpainiek euren ikuskizunak taularatuko dituzte. Guztira, antzerki eta umore 400 proposamen baino gehiago izango dira.
Gonbidatutakoen artean, 13 atzerrikoak dira eta horietariko batek erabateko estreinaldia aurkeztuko du. Halaber, Estatutik datozen beste 21 emanaldi izango dira.
Aurtengo edizioan Euskadiko 12 konpainiek hartuko dute parte bertan, eta horietako hamarrek Bizkaiko herri honetako kale artisten azokan estreinatuko dituzten euren azken lanak tartean, Deabru Beltzak, GansoCía, Kukai Dantza Konpainia, Gorakada eta Trapu Zaharra taldeak.
Gainera, Markeliñe antzerki taldeak profesionalentzako showcase bat egingo du. Hauxe da maiatzaren 12tik 15era bitartean Leioako Umore Azokan arituko diren euskal taldeen zerrenda:
Estreinaldiak
Anita Maravillas Teatro: Blue Bird. Deabru Beltzak: The Wolves. GansoCía: Mediopelo. Kolectivo Monstrenko: La pared. Kukai Dantza Konpainia: Karrikan. Latirili Teatro: PlumTxalapunk. Panta Rhei: Monster Show. Teatro Gorakada: Jim en la isla del tesoro. Trapu Zaharra: Vueltavuelta. Turukutupa: Reziclonk.
Aurretik estreinatutakoak
Mama Crea: Parcela 85. Simulacro Teatro: Paren el mundo.
Profesionalei zuzendutakoa
Markeliñe: Anomalía magnética (showcase-a).