Itxi

Asteburu honetan

Senegaleko kultura hizpide, Donostiako San Telmo Museoan

Erredakzioa

Afrikako herrialde honetako janaria, musika, pintura eta artisautza ikusgai izango dugu larunbatean eta igandean bitartean Donostiako museoan.

Senegaleko kultura eta gastronomia protagonista izango dira asteburu honen bitartean Donostiako San Telmo Museoan. Horrela, Afrikako herrialde honetako musika, pintura, artisautza eta janaria erakusgai izango dira. Ekimen hau Sei mila milioi beste erakusketaren barnean koka dezakegu. Bilduma hau ikusgai dago San Telmon bertan, larunbatean 17:00etatik 21:30ak arte eta 10:00etatik 14:30ak arte igandean.

Jardunaldi hauetan Abdou Sow eta Mussa Molo tokiko artisten musika izango dugu entzungai. Halaber, ekimen honek Mar Fall eta Faly Sakho margolarien lanak ikusteko aukera eskaini du.

Ekitaldien egitaraua osatzeko, Senegaleko jantzien desfilea eta artisautza erakusketa bat hartuko dituzte San Telmoko esparruak eta Zuloaga enparantzak. Hauetaz gozatzeko sarrera doakoa izango da eta, 20:00ak baino lehen, San Telmo Museoarako sarrerak ohiko prezioa izango du.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (1)