Itxi

Antzerkia

'La averia' Blanca Portillok zuzendutako antzezlana Arriagan, Bilbon

Erredakzioa

Friedrich Dürrenmatt Suitzako dramagilearen izen bereko lan batean dago oinarrituta.

Maiatzaren 17an, 18an eta 19an La averia lana taularatuko dute Bilboko Arriaga Antzokian. Blanca Portillok zuzendu du antzezlana, eta Daniel Grao, Fernando Soto, Jose Luis García Perez, Asier Etxeandia, Jose Luis Torrijos eta Emma Suarez aktoreak ditugu bertan protagonistak.

Friedrich Dürrenmatt Suitzako dramagilearen izen bereko lan batean dago oinarrituta, eta dagoeneko erretiroa hartu duten jurista batzuen istorioa du oinarri. Astean behin taldekide baten etxean biltzen dira, afaldu eta, ''''legea albo batera utzita, justizia egiteko'''', azaldu du Blanca Portillo zuzendari eta aktoreak, lanaren aurkezpenean.

Juristetako baten etxera ehungintza enpresa bateko zuzendaria iritsiko da egun horietako batean, autoan matxura izan ondoren. Adineko juristek joko berezi bat proposatuko diote: bere bizitza epaitu beharko du. Enpresa zuzendariaren bizitzan eta ariman barrena bidaia egingo du antzezlanak, ''''umore ukituekin, ikuslea hunkitzeko'''', esan du Portillok.

Enpresa zuzendariaren bizitzan eta ariman barrena bidaia egingo du antzezlanak, ''''umore ukituekin, ikuslea hunkitzeko'''', esan du Portillok.

Lanak legaltasunaren eta justiziaren arteko eztabaidaren aurrean hausnarketa bultzatu nahi du ikusleen artean. Portillok adierazi duenez, ''''besteak epaitzeko dugun gaitasunaren aurrean nork bere burua epaitzea zein zaila den aztertzen du''''.