Itxi

Moda

Balenciaga Museoak ekainaren 10ean irekiko ditu ateak

Erredakzioa

90 soineko eta osagarri izango dira ikusgai, besteak beste, Belgikako Fabiola erreginaren eztei-jantzia eta Grace Kellyren hainbat soineko.

Jostun bati eskainitako ezaugarri hauetako lehen museoa Getarian irekiko dute ekainaren 10ean:&' || 'nbsp;Cristobal Balenciaga Museoa. Ekainaren 7an irekiera ekitaldia izango da eta bertan Espainiako erregina izango da, baita modako sektorearen eta kulturako bozeramaileak ere.

Balenciaga Fundazioak bultzatutako ekimena da, Getarian jaiotako diseinatzailearen lana sustatu, hedatu eta bultzatzeko.&' || 'nbsp;

90 soineko eta osagarri izango dira ikusgai guztira ekainaren 10etik aurrera. Europako aristokraziarentzat egindako lanak izango dira bertan, adibidez, Belgikako Fabiola erreginaren eztei-jantzia eta Grace Kellyren hainbat soineko.

Gainera, kulturaren eta politikaren pertsona garrantzitsuen soinekoak erakutsiko dituzte bilduma honetan:&' || 'nbsp;Monna Bismarckena, Rachel Mellonena edota Mr. Hubert de Givenchyren bilduma pertsonala.

Getariako Aldamar parkean dago museoa eta bi eraikin ditu. Lehenengoa Aldamar Jauregia da, XIX. mendeko eraikina eta Casa Torreseko markesen udako-etxea, bigarrena eraikin berri bat da eta aurrekoari mendebaldetik atxikitzen da.

30 milioi euroko inbertsioa suposatu du, lanen lehen eta bigarren faseen artean.

Bideoak (2)