Inoiz erositako garestiena
7,8 milioi euro ordaindu ditu Dalí Fundazioak lan batengatik
Erredakzioa
Zazpi urtez egon dira negoziatzen 'Elementos enigmáticos en un paisaje' Salvador Daliren margolana partikular bati erosteko. Fundazioak inoiz erosi duen artelanik garestiena da.
Gala-Salvador Dalí Fundazioak orain arte erosi duen margolanik garestiena aurkeztu du astelehen honetan. Elementos enigmáticos en un paisaje Dalik 1934an margotutako olio-pintura 7,8 milioi euroan erosi dute. Zazpi urtez egon dira lehengo jabearekin negoziatzen.
Antoni Pitxot Dali museoko zuzendariak eta Montse Aguer&' || 'nbsp;Centro de Estudios Dalinianos erakundeko zuzendariak aurkeztu dute erosi berri duten artelana. Aguerrek azaldu duenez, ''''ekarpen paregabea da'''', eta ''''artistaren margolanen artean garrantzitsuenetako bat'''' beren bildumari dagokionez. Izan ere, 2004tik aritu dira negoziazio lanetan bere jabeari lana erosi ahal izateko.
Bere izen abizenak jakitera eman nahi ez duen partikular batena zen artelana orain arte, baina, Aguerrek esan duenez, nor den jakiteko ''''aztarnak'''' omen daude. Margolana MOMAn egon zen ikusgai 1941ean, eta New Yorkeko Guggenheim museoan ere izan zuten, 1999an.
Pitxotek azaldu duenez, Johannes Vermeer de Delft Holandako margolaria da pinturan ageri den pertsonaia nagusia. Dalik benetan miresten zuen artista, eta hainbat lanetan protagonista jarri zuen. Era berean, Dalí haurra ere ikusgai dugu margolanean, uztai batekin jolasean eta inudea lagun duela.
Lanaren izenburuak iradokitzen dizkigun elementu misteriotsuen inguruan ere aritu dira aurkezpenean. Dalik hainbestetan zalantzan jarri zituen ying eta yang-ari, edo mamu gisa margolanaren ezkerraldean ageri zaigun irudiari egotzi diote misterio kutsu hori.
Argi dute Salvador Dalí margolariak garai surrealistan egindako artelana dela, nahiz eta estilo hori jorratzen zuten margolariek taldetik kanporatzeko izateko zorian egon artista garai hartan. Aguerren esanetan, Lenin eta Hitlerren inguruan zorigaiztoko komentario batzuk egin zituen Dalik, eta hitz haiek surrealisten taldeko kideekin arazoak sortu zizkioten. Dali sutsuki defendatu zuenik ere egon zen, baina azkenean taldetik kaleratu zuten.