Itxi

Urrezko 200 artelan

Kolonbiako arte prehispanikoa, Bilboko Arte Ederren museoan

Erredakzioa

Bertako biztanleentzat urreak zuen zama sinbolikoa agerian uzten du 'Urre sakratua. Kolonbiako arte prehispanikoa' erakusketak. Objektuetako batzuek 2.500 urte baino gehiago dituzte.

Iraila arte, ''Urre sakratua. Kolonbiako arte prehispanikoa'' erakusketa hartuko du Bilboko Arte Ederren Museoak. Guztira 253 pieza jasoko dituzte bertan, Bogotako (Kolonbia) Errepublikako Bankuaren Urrearen Museokoak, eta arte prehispanikoaren adierazgarri denak.

Kristo aurreko 500. urtetik Kristo ondorengo 1.500. urtera bitartean landutako objektuak dira, gehienak urrezkoak. Gaur egun Kolonbia den lurraldean garai batean bizi zirenek urrearekin zuten harreman bereziaren isla ere bada bilduma.

Urrez, zeramikaz eta material litikoz egindako 253 objektu ekarri dituzte Bilbora: interes antropologiko eta historikoagatik aukeratutako maskarak, bularrekoak, lepokoak eta besokoak.

Germán Ramírez Bogotako (Kolonbia) Errepublikako Bankuaren Urrearen Museoko zuzendariak azaldu duenez, ''''urrea eguzkiarekin lotzen zuten garai hartan, eta eguzkia zuten jainkoetako bat''''. Herri hauetako buruzagiek erabiltzen zituzten urrezko maskarak, bularrekoak, lepokoak eta besokoak hierarkiaren adierazgarri ziren''''.

Bildumako arduradunak adierazi duenez, urrezko haziak lurrera eroritako eguzki tantak ziren kultura prehispanikoetan, eta ''''buruzagiek bakarrik erabil zitzaketen''''. ''''Nolabait, eguzki jainkoarekin harremanetan jartzeko modua ziren urrezko objektu horiek'''', gaineratu du.

Bideoak (1)