Itxi

Erakusketa

Trantsizioko aurpegi ezagunak, Alberto Schommerren argazkietan

Erredakzioa

'Trantsizioa 1977-1988' erakusketak artista arabarrak urte haietan ateratako argazkiak biltzen ditu. Trantsizioaren kronika dira Gasteizen ikusgai dauden argazkiak.

Abuztuaren 29ra arte, ''Trantsizioa 1977-1988'' erakusketa izango da ikusgai Arabako Artxibo Historikoan, Gasteizen. Bertan, Alberto Schommer argazkilari arabarrak ateratako hainbat argazki biltzen dira.

Zehazki, Schommerrek 1977tik 1988ra bitartean idatzizko komunikabide batentzat egindako argazkiak daude ikusgai. Askoren ustez, Trantsizioaren kronika dira argazkiok, eta lehen eta bigarren hauteskunde demokratikoetako politikariei ateratako erretratuak nabarmengarritzat jotzen dituzte.

Alberto Schommer (Gasteiz, 1928) izen handiko argazkilaria da nazioarte mailan. Ibilbide artistiko luzea du, eta erretratugile gisa nabarmendu da bereziki.-


Albisteak (1)

Bideoak (3)