Itxi

55 artista eta musikari

Cirque du Soleil Bilbon izango dugu 2012an, 'Alegria' ikuskizunarekin

Erredakzioa

Bizkaiko hiriburuko Bilbao Arenan izango da, urtarrilaren 18tik 22ra bitartean. Sarrerak ekainaren 30ean jarriko dira salgai.

2012an, Bilbon izango dugu berriz Cirque du Soleil. Oraingoan Alegria ikuskizuna aurkeztuko dute, urtarrilaren 18tik 22ra bitartean, Bilbao Arena pabiloian.

17 herrialdetik etorritako 55 artista eta musikarik taularatuko dute ikuskizuna, eta akrobaziak izango dira bertan osagai nagusia. 12 metro altuko trapezioetan egingo dituzte akrobaziok, eta agertoki azpian ezkutatutako tranpolin sisteman ere hainbat koreografia landuko dituzte. Oreka-barran ere ariketak egingo dituzte taldeko artistek. Aurrekoetan baino argiztapen ilunagoa izango du ikuskizunak, arku gotikoekin eta angelu diseinuekin. Mundu osoan 10 milioi pertsonak baino gehiagok ikusi dute Alegria dagoeneko, eta kritika oso onak izan ditu nazioarte mailan.

Ekainaren 30ean jarriko dira sarrerak salgai, eta 30 eta 62,50 euro bitarteko prezioa izango dute (+ gastuak). 2 eta 12 urte bitarteko haurrek % 20ko beherapena izango dute.

Albisteak (1)