Goraipamena
Cristina Iglesiasek Arte Grafikoaren Espainiako Sari Nazionala jasoko du
Agentziak | Erredakzioa
Donostiar artistak “adierazpen grafikoaren prozesu eta aurrerapenen esparruan erakutsi duen ikerketa lan bitxi eta etengabea” saritu du epaimahaiak.
Cristina Iglesias donostiar artistak Arte Grafikoaren Espainiako Sari Nazionala (Grabatuaren Sari Nazional zaharra) jasoko du, Arte Ederren San Fernandoko Errege Akademiak, saria ematen duen erakundeak, iragarri duenez.
Epaimahaiko kideek aho batez adostu dute saria Iglesiasi ematea, eskulturaren esparruan egin duen ibilbidearekin batera “adierazpen grafikoaren prozesu eta aurrerapenen esparruan erakutsi duen ikerketa lan bitxi eta etengabea” goraipatzeko.