Itxi

Azken erakusketa

Ustekabeko erakusketa berezi batekin esango du agur Garabat galeriak

Erredakzioa

Lau urteko ibilbidearen ondoren, larunbatean itxiko ditu ateak Bilboko arte aretoak. Lagun eta artista talde batek erakusketa berezia antolatu dute, festa giroan.

Argazkia: Garabat galeria

Bilboko Garabat arte galeriak larunbatean itxiko ditu ateak. Lau urtez ibili da San Frantzisko auzoan ekimen kulturalak suspertzen, eta, aurrerantzean, Internet bidez bakarrik jardungo du, garabat.com webgunean.

Aretoari behar bezalako agurra egiteko, erakusketa berezia antolatu dute hainbat artistak eta lagunek. Festa giroan egingo dute ekitaldia, ostiral honetan, eta hitzordu honetarako berariaz sortutako lanak izango dira ikusgai: argazkiak, marrazkiak, eskulturak eta bestelako adierazpen artistiko batzuk.

2007an ireki zituen ateak espazioak, Borja Garabaten gidaritzapean. Auzokideen eta artisten bilgune izan da urteetan, eta, besteak beste, Jorge Aldarete, Blanca Gomez, Taller Vostok, Felipe Uribarri, Roland Topor, Iker Spozio, Victor Aparicio eta Puño artisten lanak jaso ditu.