Itxi

Aurkezpena Gasteizen

Zain Fundazioa jaio da, ondare kulturala ikertzeko helburuz

Erredakzioa

Eusko Jaurlaritza, Gasteizko Udala eta Euskal Herriko Unibertsitatea dira Fundazioaren patronatuko kideak. Autofinantzatzea izango du helburu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Zain Fundazioa, ondare kulturalaren ikerketa sustatzea helburu izango duen elkartea, aurkeztu dute astelehen honetan, Gasteizen, Santa Maria katedralaren eliz atarian. Bertan izan zuen proiektuak abiapuntua, orain hiru urte eliza zaharberritzeko plana sortu zuten profesionalen eskutik jaio baitzen fundazioa sortzeko ekimena.

Ondareari lotuta, Ikerketarako Bikaintasun Zentroa sortzea izango du helburu; berori garatzeko sortu zen joan den apirilean Zain Fundazioa.

Eusko Jaurlaritza, Gasteizko Udala, eta Euskal Herriko Unibertsitatea dira gaur egun Fundazioaren patronatuko kideak. Litekeena da etorkizunean Arabako Foru Aldundia eta CSIC erakundea ere bertan egotea.

Agustin Azkarate proiektuaren zuzendariak aurreratu duenez, autofinantzatzea izango dute helburu. Zuzendariaren hitzetan, ez dute patronatua osatzen duten erakundeetatik diru-sarrera erregularrik jasotzeko asmorik, eta irakaskuntzarekin lortutako hainbat ekimenekin bilatuko dute autofinantzatzea: gradu ondoko ikastaroetatik, lanean dauden profesionalei zuzendutako espezializazio ikastaroetatik eta ondarearekin zerikusia duten gaietan administrazio eta enpresei zuzendutako aholkularitza zerbitzuetatik.

Etorkizunean Maturana-Berastegi jauregian izango du Zain Fundazioak egoitza, 2013an bertako eraberritze lanak bukatzen dituztenean. Bitartean, Arabako campusean izango dira.

Bideoak (1)