Itxi

Otsailaren 29tik aurrera

Guggenheimek Richard Artschwagerren obraren inguruko erakusketa paratuko du

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Bilboko museoak pinturaren eta eskulturaren arteko lerroan mugitu zen estatubatuar artistaren 80 lan erakutsiko ditu otsailaren 29tik maiatzaren 10era.

Richard Artschwager "Dorrea III (Aitorlekua)" © Estate of Richard Artschwager, VEGAP, Bilbo, 2020

Guggenheim Bilbao Museoak 'Richard Artschwager' erakusketa jarriko du ikusgai otsailaren 29tik maiatzaren 10era. Pinturaren eta eskulturaren arteko bidean eguneroko materialak erabiliz mintzaira “bakana” sortu zuen estatubatuar artistaren 80 obra bilduko dituzte Bilboko espazioan.

Gainera, artelanoi artxiboko eta dokumentazioko material ugari gehituko diete erakusketan.

Artschwagerrek tokiak, eguneroko bizitzako eszenak eta altzari arruntak (mahaiak, aulkiak, armairuak, etab.) irudikatzen zituen, eta berrinterpretatu egiten zituen material industrial arruntak erabiliz; besteak beste, formika, Celotexa, pintura akrilikoa eta kautxuz estalitako zaldi-zurdak. Bere lanean, figurazioa eta abstrakzioa, diseinua eta berrikuntza artistikoa elkartzera eta gauza funtzionalak eta alferrikakoak konbinatzera jotzen zuen, museotik azaldu dutenez.