Arte digitala
'Artfutura XXI. Etorkizuna berraztertzen', AlhondigaBilbaon
Erredakzioa
Gaur gauean, 22:00etan, Edwin Van der Heidek soinu eta laser ikuskizuna egingo du Kulturen Atrioan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Azkenengo bi hamarkadetan kulturak eta arte digitalak bizi izan dituzten aldaketak biltzen dituen ''Artfutura XXI.Etorkizuna berraztertzen'' erakusketa antolatu du AlhondigaBilbaok. Honela, XXI. mendeko paradigma handietan murgildu nahi dute bisitaria.
1.200 metro karratuko erakusketak ordu bete eta hiru ordu bitarteko bisita irauten du. Zortzi orduko ikus-entzunezko programa batek eta Improv Everywhere eta Edwin Van de Heide artisten emanaldiek osatuko dute programazioa.
ArtFuturako sortzailea den Montxo Algora izan da erakusketaren komisarioa. Ikus-entzunezkoen alorrean ibilbide luzea du eta New yorkeko School of Visual Arts zentroan ikasi zuzenean hasi zuen. Beranduago, Los Angeleseko Digital Productionsen lan egin zuen. 2008an Jose Luis de Vicenterekin batera Máquinas&' || 'Almas erakusketako komisarioa izan zen Madrilgo Reina Sofia museoan.