Itxi

Artea

Chillida Leku bi egunez irekiko dute mintegi bat egiteko

Erredakzioa

Irailaren 30ean eta urriaren 1ean egingo duten topaketan, Eduardo Chillidaren alde poetiko eta filosofikora hurbilduko dira eta artista donostiarra omenduko dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Abenduaren 31tik itxita izan ostean, Chillida Lekuko ateak berriz irekiko dituzte Al alba conocí la obra mintegia egiteko. Lehen aldiz irekiko dituzte ateak Chillidaren familiak museoa ekonomikoki bideraezina zela iragarri zuenetik. Gerora, martxoaren 18an, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin akordiorik lortu ezinik, museoa behin betiko ixteko erabakia hartu zuten.

Artista donostiarraren alde poetiko eta filosofikoena garatuko duten mintegiak haren ibilbidea, besteak beste, Martin Heidegger, San Agustin eta Gaston Bachelard filosofoen pentsaerarekin alderatuko du. Gainera, Susana alabak zuzendutako Chillida. El Arte y los Sueños dokumentala ere eskainiko dute.

Bertaratzen direnek museoko parkean dauden obren artean ibilaldia egiteko aukera izango dute, hauek lagun dituztela: Ana María Raber, Braunschweigeko Arte Unibertsitateko Filosofian doktorea; Ricardo Pinilla, Filosofian doktorea eta Comillasko Pontifize Unibertsitatean Estetika irakaslea; eta Susana Chillida bera.

Albisteak (2)

Bideoak (3)