Irailak15-azaroak15
'Starring' erakusketa kolektiboa, Donostian
Erredakzioa
Zinema eta arte plastikoak nahasten dituzten lanek osatzen dute, eta izar ospetsuak, pertsonaia historikoak eta B filmetako pertsonaiak dira protagonista.
Errequerre Donostiako galeriak 'Starring' erakusketa kolektiboa hartuko du irailaren 15etik azaroaren 15era. Zinema eta arte plastikoak nahasten dituzten lanak ikusi ahal izango dira eta izar ospetsuak, pertsonaia historikoak eta B klaseko filmetako pertsonaiak dira protagonista.
Fikziozko ekoizpen hauetan aktoreak dira filmen eta ikusleen arteko lotura; filmaren gizakiak dira. Halere, direna baztertu behar dute ia ezagutzen ez duten eta perfekzioz antzeztu behar duten pertsonaia izateko.
Sortzaile hauek hartu dute parte erakusketan: Miguel Aguirre, Nestor Borrero, Sebastian Cabrera, Albert Guasch, Fotoramblas, Miguel Orcal eta Daniel Rodríguez Castro.