Picasso
'Gernika' Euskadira ekartzeko zuzenketa atzera bota du Senatuak
Erredakzioa
Kontrako 22 botorekin eta aldeko 3 botorekin, atzera bota du Senatuko Kultura Batzordeak EAJk aurkeztutako zuzenketa.
Picassoren 'Gernika' margolana Euskadira ekartzeko helburuarekin EAJk Reina Sofia museoa kudeatzeko lege proiektuari aurkeztutako zuzenketa atzera bota du Senatuko Kultura Batzordeak.
Kontrako 22 boto eta aldeko 3 botorekin bota dute atzera zuzenketa, eta, beraz, Reina Sofia museoa arautzeko legeak ez du aintzat hartuko 'Gernika' Pablo Picassoren margolana Euskadira ekartzea.
Joan den ekainean, Diputatuen Kongresuak errefusatu egin zuen EAJk eta ERCk artelana gehienez urtebeteko epean Euskadira itzultzeko aurkeztu zuten zuzenketa. Reina Sofia museoa arautzeko legea, Kongresuak igorritako testua, onartu dute, hortaz, Senatuan, baina zuzenketa baztertuta.