Itxi

Urtarriletik itxita

Gipuzkoako Aldundia, Chillida-Leku irekitzeko moduak aztertzeko prest

Erredakzioa

''Diru ekarpenak egiteko'' prest agertu da Gipuzkoako Foru Aldundia, ''nahiz eta egoera ekonomikoa zaila izan eta aurrekontu publikoak murrizten ari diren''.

Chillida-Leku museoa berriz irekitzeko proposamenak aztertzeko prest agertu da astearte honetan Gipuzkoako Foru Aldundia. Joan den abenduaren 31tik dago museoa itxita, eta Chillida-Leku berriz irekitzeko diru ekarpenak egiteko aukera mahai gainean jarri du Aldundiak, ''nahiz eta egoera ekonomikoa zaila izan eta aurrekontu publikoak murrizten ari diren".

Ikerne Badiola (Bildu) Kultura diputatuak ohar batean jakitera eman duenez, Aldundiak ez dauka Jaurlaritzaren proposamen formalik elkarlanean museoari diru-laguntzarik emateko. Dena den, ''Gipuzkoako kulturarentzat interesgarria litzateke Chillida-Leku berriz irekitzea'', esan du diputatuak . ''Jaso daitezkeen proposamenak aztertu eta Foru Aldundiak egin ditzakeen ekarpenak'' egiteko prest da diputatua.

Hernaniko Chillida-Leku museoa abenduaren 31n itxi zuten, defizita dela-eta.

Albisteak (5)