Itxi

Erakusketa Gasteizen

Txinaren kontraesanak, 44 argazkitan bilduta

Erredakzioa

'Txina: faktoria globala' bilduma Eusko Legebiltzarraren kanpoaldean dago ikusgai. Periscopiorekin eta Reuters agentziarekin elkarlanean antolatu du erakusketa Eusko Legebiltzarrak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Txinak azken hamarkadan jasan duen eraldaketa izugarria argazkitan bildu du 'Txina: faktoria globala' erakusketak. Eusko Legebiltzarraren kanpoaldean dago ikusgai, eta Periscopiorekin eta Reuters agentziarekin elkarlanean antolatu du erakusketa Legebiltzarrak.

Guztira 44 argazki biltzen dituzte bertan, agentziako 20 argazkilari onenek ateratakoak. Txinaren kontraesanak iruditan islatu dituzte, herrialdearen garapen ekonomikoa eta askatasun sozialen gabezia aurrez aurre jartzeko.

Kontraesan horien inguruan aritu da Arantza Quiroga Legebiltzarreko presidentea erakusketaren aurkezpenean. ''Azken urteotan Txinaren garapen ekonomikoaz bakarrik hitz egiten da, eta ezer gutxi esaten da barneko kontraesanei buruz. Erakusketak horiek islatzen ditu, argazki estetika, giza errealitatea eta kontraesan sozialak uztartuz'', esan du Quirogak.

Garapen ekonomikoak milioika txinatar pobreziatik atera baldin baditu ere, maila politikoan irekiera mugatua izan da'', gaineratu du. ''Adierazpen askatasunik gabeko herrialdea da oraindik, eta disidenteei jazartzen zaizkio eta espetxeratu egiten dituzte'', esan du. Quirogak azaldu duenez, erakusketak askatasun politiko eza mahai gainean jarri nahi du, eta injustiziari aurre egin nahi dieten txinatarri omenaldia egin nahi die, tartean egun espetxean dagoen Liu Xiabo Nobel saridunari.


Bideoak (1)