Itxi

Erakusketa

Brancusi eta Serra elkarrekin, Guggenheim museoan

Erredakzioa

Erakusketa apirilaren 15era arte izango da ikusgai Bilbon.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bilboko Guggenheim Museoak Constantin Brancusi (1876-1957) eta Richard Serra (1939) eskultoreen arteko 'elkarrizketa aparta' eskainiko du, apirilaren 15era arte.

Erakusketak Brancusiren eta Richard Serraren lanetan denbora eta espazioa kontzeptuek zer esanahi duten aztertzen du.

Brancusi errumaniarraren atzerabegirakoa lehen aldiz dago ikusgai Estatuan. Horretarako, 40 urteko ibilbidean sortutako 30 lan ekarri dituzte Bilbora. Gainera, Serraren lanetara ezohiko sakontasunarekin gerturatzeko aukera ere eskainiko du; izan ere, errumaniarrak artista estatubatuarraren ibilbidean izandako eragina oso handia izan da, eta hainbat lan elkarren alboan jarriko dituzte eragin hori nabarmentzeko.

‘Brancusi eta Serra’ erakusketa 2010eko abenduan iragarri zuen Bilboko museoak.

Bideoak (1)