Pop artea
Jasper Johns artista estatubatuarraren lanak, Bilbon
Erredakzioa
29 litografia biltzen ditu BBK aretoan antolatu duten erakusketak eta azaroaren 26a arte egongo da zabalik.
Your browser doesn’t support HTML5 video
XX. mendeko pop artearen ikono nagusietakoa da Jasper Johns. Bere lanen erakusketa antolatu dute Bilboko BBK aretoan. 29 litografia biltzen ditu "Jasper Johns grabatugilea" erakusketak, eta azaroaren 29a arte ikusi ahal izango da.
Lan hauek 1966tik 2011ra Universal Limited Art Editionsen (ULAE) eta 1975etik 1980ra Parisko Crommelynck tailerrean egindakoak dira.
Martine Soria erakusketaren komisarioak artistaren garrantzia nabarmendu du eta AEBetan nahiz Europan hari buruzko erakusketa monografiko gutxi egin direla adierazi du.
Bere obra ezagunenak gai nagusitzat Estatu Batuetako bandera dutenak dira eta "Target with plaster Casts" 1980an egindako artelanean ikusi daiteke hori, besteak beste. Bilbon ikusgai egongo da lan hori
Europako dadaismo eta surrealismo mugimenduen eragina du Johnsen lanak, eta arrakasta 1958an eskuratu zuen jendaurrean AEBetako ikonoek markatutako bere estilo partikularra zuzenean erakutsita.