Itxi

BAD 2011

Bilboko hotel bateko logela, Angels Margariten lanaren agertoki

Erredakzioa

2010ean Dantzaren Sari Nazionala irabazi zuen Margaritek eta bere lanetako bat hotel bateko logela batean antzezteko moldatu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Larunbat eta igande honetan, hilak 29 eta 30, Angels Margarit Bilbon izango da, BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen jaialdiaren baitan. 2010ean Dantza Sari Nazionala irabazi zuen dantzari eta koreografo katalanak, eta lan berezi bat erakutsiko du asteburu honetan.

Zehazki, 'Miro 83. Solo para Habitación' dantza ikuskizuna eskainiko du Bizkaiko hiriburuko hotel bateko logela batean (Miró hoteleko 83. logelan hain zuzen ere). 1989an sortutako lan baten moldaketa da, eta espazioaren tamaina dela-eta, ikusle talde txiki batek baino ezin izango du ikuskizunaz gozatu.

Piezak 20 minutuko iraupena du, eta hotel batean, intimitatean, pertsona batek bizi duen garapena islatzea du helburu, publiko talde txiki horren begiradapean.

Margaritek berak taularatu ohi du koreografia, baina, bihurdura egin berri du oin batean. Haren ordez, Isabel Lopez dantzaria arituko da Bilbon, katalanaren beraren zuzendaritzapean.

Sarreren prezioa 10 eurokoa da.

Arte eszenikoen abangoardia, Bilbon

Urriaren 28tik azaroaren 6ra bitartean egingo dute Bilbon BAD Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia. Guztira, 21 antzerki-talde izango dira Bizkaiko hiriburuan, eta 12 estreinaldi absolutu ekarriko dituzte. Euskadin lehen aldiz taularatuko diren beste 5 lan ere badaude programan, eta aurtengo proposamenen artean Estatu mailako bi estreinaldi izango ditugu.

Bideoak (1)