Donostia
"Hondalea" izena izango du Cristina Iglesiasen Santa Klarako artelanak
eitb.eus
2021eko udaberritik aurrera ikusi ahal izango da donostiar eskultorea Santa Klara uharteko Faroaren Etxean egiten ari den lana.
“Hondalea” izango da Cristina Iglesias eskultore donostiarra Santa Klara uharteko Faroaren Etxean egiten ari den artelanaren izena, eta 2021eko udaberritik aurrera ikusi ahal izango da itsasargiaren eraikinaren barruan, Donostiako Udalak iragarri duenez.
Beñat Sarasola idazlearekin lankidetzan egindako ikerketa baten ondoren, Cristina Iglesiasek “Hondalea” izenburua aukeratu du.
“Itsas leizea” esan nahi du izenak, baita "amildegia itsasoan", "sakonera abisala" eta "itsas hondoa" ere, eta, hortaz, itsaso-aren eta sakonera-ren kontzeptuak biltzen ditu, lanaren bi ideia funtsezko. Terminoak tradizio literario luzea du, eta Arnaud Oihenart poetaren testuetan aurki daiteke, adibidez, XVII. mendean.