Azaroaren 11ra bitartean
Hasiera Bilbon Zentsura At! jaialdiari
Erredakzioa
Zentsura jaso zuten kontzertuak, erakusketak eta artelanak hartuko dituzte BBK aretoak, Alhondiga Bilbaok eta Udaltegiek. Jaialdiak giza eskubideak eta askatasun adierazpena defendatzea du helburu.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Hasiera emango diote gaur Bilbon Zentsura At! Zentsuraren Aurkako Jaialdiari. Datozen hiru egunetan, haien herrialdeetan zentsura jaso zuten kontzertuak, erakusketak eta artelanak izango dira ikusgai. Oraindik ere musikan, zineman eta artean eman ohi den zentsura salatzea du helburu jaialdi honek eta baita giza eskubideak eta askatasun adierazpenaren defentsa egitea.
Aurtengo gonbidatuen artean tuareg musikaren ordezkari bat nabarmendu dezakegu, Bombino musikagilea, hain zuzen ere. Gainera, Hugh Masekela trompeta-jotzailea eta Sierra Leone´s Refugge All Stars errefuxiatuek eta biktimek osatutako musika taldea ere arituko dira zuzenean.
Zinema alorrean, "Agadez, the music and the rebellion" filmea, besteak beste, proiektutako dute. Halaber, "Kazetaritza eta Zentsura" izenburuko mahai-inguru bat prestatu dute, komunikabideetan zentsuraren papera aztertzeko. Yoani Sanchez Kubako idazle eta blogari ospetsuak "Blog Generación Y" bloga ekarriko du Bilbora eta urrezko amaiera emango dio jaialdiari.
Askatasun adierazpenaren aldeko nazioarteko hainbat erakundek babestu dute ekimen hau, tartean, Freemuse musikari eta zentsurari buruzko foro mundialak, freeDimensional erkidego artistikoak elkartzen dituen laguntza taldeak eta International Pen-Basque Pen justizia sozialaren aldeko nazioarteko mugimenduak.
Sentsibilizazio publikoa da helburuetako bat. Horretarako, zentsura izan duten musika esparruko bideoklipak, diskoak eta iragarkiak izango dira ikusgai.
EGITARAU OSOA
KONTZERTUAK
BOMBINO (Tuareg – Niger)
Azaroak 07 – Bilboko BBK aretoa – 20.00 h.
HUGH MASEKELA (Hegoafrika)
Azaroak 08 – Bilboko BBK aretoa – 20.30 h.
SIERRA LEONE´S REFUGEE ALL STARS (Sierra Leona)
Azaroak 09 – Bilboko BBK aretoa – 20.00 h.
ERAKUSKETAK
.- OWEN MASEKO – “PINTURA DE ZIMBABUE” + ZENTSURA IZAN DUTEN AOBREN ATZERABEGIRAKOA: CHERI CHERI (Kongo), JEAN PAUL NSIMBA MIKA (Kongo), FAHED HALABI (Siria), UMIDA AHMEDOVA (Uzbekistan).
Urriak 24 – Azaroak 09, EHU/UPV; Bizkaia Eraikina, Etxepare Aretoa.
Urtarrilak 16 – 31, SAN INAZIO Udaltegia
Otsailak 1 – 15, BARRAINKUA Udaltegia
Otsailak 16 – 29, BEGOÑA Udaltegia
Martxoak 1 – 15, OTXARKOAGA Udaltegia
Martxoak 16 – 31, LA BOLSA Udaltegia
.- ZUNAR – “ TO FIGHT THROUGH CARTOON” – MALASIA.
Azaroak 07 – 27, Mediateka, 3. solairua, ALHONDIGA BILBAO.
.- “VIÑETAS CENSURADAS”.
Azaroak 07 – 11, BBK aretoa.
.- “OPUS DEI Y CENSURA LITERARIA”.
Azaroak 07 – 11, ALHONDIGA BILBAO.