Itxi

Erakusketa

XIX. eta XX. mendeko Bilboren irudikapenak erakutsiko ditu Guggenheimek

N.V. | EiTB Media

Leer en Castellano

“Bilbo eta pintura” erakusketa urtarrilaren 29tik abuztuaren 29ra egongo da ikusgai museoan.

"Arratiako Eba" Aurelio Artetaren lana jarriko dute ikusgai, besteak beste

Guggenheim Bilbao Museoak “Bilbo eta pintura” aurkeztu du gaur, astelehenarekin. XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran Bilbon lan egin zuten artisten lanak aurkeztuko ditu erakusketak, eta urtarrilaren 29tik abuztuaren 29ra egongo da ikusgai, museotik iragarri dutenez.

Erakusketak Bilboren historiako zenbait une irudikatzen eta kontzeptualizatzen ditu, horma irudi piktoriko handien bidez.

Erakusketaren lehen aretoan, Adolfo Guiard, Ignacio Zuloaga, Anselmo Guinea, Manuel Losada eta Jose Arrueren zenbait obra paratuko dituzte, XIX. mende-amaierako Bilboren paisaia ekonomiko, sozial eta urbanoa erakusteko. 

Bigarren aretoko margolanek, bestalde, itsasoko eta mendiko eszenak irudikatuko dituzte, kode arras ezberdinetan. Izan ere, museotik zehaztu dutenez, nahiz eta geografikoki elkarrengandik hurbil egon, marinel herrien eta landakoen irudikapena erabat ezberdina zen, pinturaren gama kromatikoan, linealtasunean eta proportzioan esaterako. 

Azkenik, hirugarren aretoko obrek folklorearen ikuspegi etnografikoa osatzen dute; horietan, artistek dantzaren sinbologia dokumentatzen dute, besteak beste.