Modan dago Txinan
Arte Ederretako ikasle-irakasle eta artista txinatarrak, Bilbon
Erredakzioa
Artearen munduarekin lotura dute 43 txinatarrek bidaia antolatu dute Europako hainbat hiri bisitatzeko. Bilbon geldiunea egin dute, eta, Jesus Mari Lazkanorekin, hiriko hainbat txoko ezagutu dituzte.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Txinako 43 artista, mezenas eta Arte Ederretako ikasle-irakasle Bilbon izan dira ostiral honetan. Europako hiri nagusienak bisitatzeko bidaia antolatu dute, eta, bidaia horretan, geldiunea egin dute Bizkaiko hiriburuan.
Antonio Lopezen inguruan Bilboko Arte Ederren Museoan ikusgai dagoen erakusketa bisitatu dute ostiral goizean, Jesus Mari Lazkano artistarekin. Iberdrola Dorrean, Guggenheim Museoan eta Bilboko Alondegian ere izan dira.
Guggenheim ''efektua'', Bilbok Shanghaiko Erakusketa Unibertsalean izan zuen presentzia eta Lee Kuan Yew saria izan dira, besteak beste, artista, mezenas, irakasle eta doktorego eta graduondoko ikasle txinatarren taldeak Bizkaiko hiriburura egin duen bisitaren jatorria. Bertatik bertara ezagutu nahi dute Bizkaiko hiriburuaren eraldaketa-prozesua, baita kulturaren, sormenaren eta berrikuntzaren arloetan nazioarteko erreferente gisa duen potentziala ere.
Bidaia Txinako Arte Ederren Akademia Zentralak antolatu du, eta Europako hiri nagusiak hartzen dituzte kontuan, tartean Munich, Viena, Praga, Berlin, Kolonia, Amsterdam, Haga, Rotterdam, Brusela, Paris, Madril eta Bilbo.