EITBren laguntzarekin
Dantza modernoari omenaldia, 'Let's Dance!' musikalean
Erredakzioa
Euskadin egindako ikuskizuna da, eta astelehen honetan estreinatu dute, Bilbon, Campos Eliseos antzokian.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Bilboko Arteria Campos Eliseos antzokiak 'Let's Dance' musikalarekin agurtu du urtea. Dantza modernoa omentzen duen ikuskizuna da, eta mota guztietako ikusleei dago zuzenduta. Astelehen honetan, hilak 26, estreinatu dute, eta abenduaren 30a arte egongo da ikusgai.
Eva Ausin ikuskizunaren zuzendariak azaldu duenez, "dantza eta musika maite dituzten eta beren bizitzetako ametsa errealitate bihurtu nahi duten hainbat gazteren istorioa islatzen du lanak. Ametsak, betebeharrak, adiskidetasuna eta, batez ere, ilusioa ditu istorioak oinarri''.
EITBren laguntzarekin ekoitzitako lana da, eta 30 artista baino gehiago biltzen ditu taula gainean. Pop, rock eta funky doinuak, dantza eta umorea uztartzen dituen musikala da 'Let's Dance!'.