Antzezlana
'Txirula magikoa', haurrei egokituta, Bilboko BBK aretoan
Mundu mailan gehien antzeztu den operetako bat da eta Ferro Teatro konpainiak ekarri du Bilbora. Asteazkenera bitartean izango da ikusgai.
"La Flauta Magica" edo "Txirula magikoa" opera eskainiko dute egunotan Bilboko BBK aretoan, baina haurrentzako ere egokituta.
Mozarten "Txirula Magikoa" mundu mailan gehien antzeztu den operetako bat da, eta haurrek ere opera honetaz gozatzeko aukera izango dute Bilboko BBK Aretoan, Ferro Teatro antzerki konpainiaren moldaketari esker.
Animaliak erakartzeko gaitasuna du sorgindutako flautak, baina opera honetan, laguntasuna, gezurrak, maitasunak eta bestelako abenturek izango dute leku, modu erakargarrian, konpainiaren hitzetan, antzerkia, txotxongiloak, eta musika uztartzen. Horretarako, bost aktore arituko dira taula gainean, eta Kristina Zambrana zuzendariaren hitzetan, haurrentzako aproposa, baina gurasoentzako ere moduko opera da.
Urtarrilaren 4a bitartean egongo da BBK aretoan.