Itxi

55 artista eta musikari

Cirque du Soleil Bilbon, 'Alegria' ikuskizunarekin

Erredakzioa

Bizkaiko hiriburuko Bilbao Arenan izango da igandera bitartean. Sarrera guztiak agortuta daude.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bilbon izango dugu berriz Cirque du Soleil. Oraingoan Alegria ikuskizuna aurkeztuko dute, asteazkenetik igandera bitartean, Bilbao Arena pabiloian. Sesio guztietako sarrera guztiak agortuta daude.

17 herrialdetik etorritako 55 artista eta musikarik taularatuko dute ikuskizuna, eta akrobaziak izango dira bertan osagai nagusia. 12 metro altuko trapezioetan egingo dituzte akrobaziok, eta agertoki azpian ezkutatutako tranpolin sisteman ere hainbat koreografia landuko dituzte. Oreka-barran ere ariketak egingo dituzte taldeko artistek. Aurrekoetan baino argiztapen ilunagoa izango du ikuskizunak, arku gotikoekin eta angelu diseinuekin. Mundu osoan 10 milioi pertsonak baino gehiagok ikusi dute Alegria dagoeneko, eta kritika oso onak izan ditu nazioarte mailan.

Bideoak (1)