Donostia
"Hondalea" bisitatzeko taldeak seitik hamarrera handituko dituzte
N. V. | EITB Media
Uztailaren 1etik aurrera, 10 laguneko taldeak izango dira Santa Klara uharteko artelana bisitatzeko txanda bakoitzean; beraz, plaza gehiago daude libre.
Donostiako Udalak "Hondalea" Cristina Iglesiasek Santa Klara uhartean egindako esku-hartze artistikoa bisitatzeko taldeak handitu ditu. Sei izan beharrean, hamar izango dira bihartik, uztailak 1, aurrera txanda bakoitzean sartuko diren bisitariak.
Hartara, orain arte beterik bazegoen arren, orain tokiak daude bisita egiteko, eta interesa dutenek webgunean egin dezakete erreserba.
Covid-19aren aurreko murrizketak arintzeari egotzi dio Udalak taldeak handitzeko erabakia.