Erakusketa
50 artista, 50 ikuspuntu
Argazkigintza, eskultura eta olioa biltzen ditu Guggenheim museoan erakusketa berriak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Urteko lehen erakusketa inauguratu du Guggenheim museoak. Nazioarteko 50 artistaren lanak batu dituzte 'Ispilua alderantziz' izeneko bilduman.
Nazioarteko 50 artistaren lanak daude bilduta museoko hirugarren solairuan. 100 artelan guztira, La Caixa eta Bartzelonako MACBA museotik ekarritakoak.
Antonio Saura, Canogar, Tapies, Luis Feito.... gertukoak eta arte garaikidean nazioarteko izen handiko artistak. Azken 70 urteetan eginiko lanak bildu ditu erakusketarako Alvaro Rodriguez Fominaya komisarioak.
50 artista eta beste horrenbeste ikuspuntu bai argazkigintza, bai eskulturan baita oliotan ere. Irailaren 2ra bitartean Bilboko Guggenheim museoan.