Itxi

Akordioa

Bilboko Arte Ederren Museoa eta BBK, elkarrekin

Hiru urtean bi milioi t'erdi euroko laguntza jasoko du museoak BBK-ren eskutik.

Mario Fernandez eta Iñaki Azkuna. Argazkia: EITB

Antonio Lopezen erakusketa arrakastatsuaren ondoren, Anselmo Guinea, Goya eta Botero maisuen lanak egongo dira ikusgai Bilboko Arte Ederren museoan.

Erakusketa horiek guztiek BBKren babes ekonomikoa dute. Gaur, museoaren fundazioak eta BBK-k berretsi egin baitute bien arteko elkarkidetza.

Iñaki Azkunak eta Mario Fernandezek sinatu dute akordioa. Arte erakunde pribatu batek Arte Ederren museoan bultzatu duen egitaraurik handiena da. Hiru urtean bi milioi t'erdi euroko laguntza jasoko du museoak.