Itxi

Prado museoa

Pradoko 'Gioconda' martxoaren 13ra bitartean izango da ikusgai

Erredakzioa

Louvrera eramango dute gero. Egin duten ikerketan Leonardo da Vinciren eskuhartzea baztertu dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Prado museoak "La Gioconda" lanaren kopiaren ikerketa teknikoaren eta zaharberritzearen gorabeherak jakinarazi dituzte. Leonardo Da Vinciren margolanaren kopia martxoaren 13ra bitartean izango da ikusgai eta Louvre museora eramango dute gero, "Leonardo da Vinciren azken lana. Santa Ana" erakusketan.

Italiako maisuaren lanaren kopia Prado museoko pareta batean izan da azken 14 urtean, Louvreko erakusketa dela eta ikerketa tekniko bat hasi zutenera arte. Orduan, margolana estaltzen zuen geruza beltzak paisaia bat ezkutatzen zuela jakin zuten. Horrela, Leonardo da Vinciren tailerrean margotu zutela jakin zuten eta soto horretatik irten zen lehenetarikoa.

"Jatorrizkoa beste begiekin begiratzen hasi gara, izan ere, Leonardo da Vinciren tailerrean egindako Giocondaren lehen kopia izan daiteke", adierazi du Miguel Falomir Prado museoko italiar Errenazimentuko saileko buruak esan duenez.

Egileari dagokionean, Miguel Falomirrek jakinarazi du oso goiz dela hori jakiteko, baina Francesco Melzi Leonardo da Vinciren laguntzailearen traza duela esan du.

Bideoak (1)