Erakusketa
Goyaren grabatu sozialenak, Gasteizen ikusgai
'Goya, garai bateko kronista' erakusketan, 218 grabatu izango dira ikusgai Arabako hiriburuan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Goyaren 218 grabatu ikusgai dira Gasteizko Vital Kutxa Fundazioko aretoan. Aragoiko margolariaren ikuspegi sozialena ageri da bertan eta gerra garaiko errealitateari tokia egiten dio, optika ia fotografikoarekin.
'Goya, garai bateko kronista' erakusketan margolariaren grabatuen lau serie garrantzitsuenak daude ikusgai. 1799tik 1828ra arte egin zituen eta 1812ko Konstituzioaren bigarren mendeurrenaren ospakizunetan kokatzen da erakusketa.
Marisa Oropesa erakusketako komisarioa jakinarazi duenez, "Caprichos" serieko 80 grabatu daude, baita "Desastres de la guerra" seriearen lehen edizioa ere, "Tauromaquia" delakoaren beste 40 eta bilduma pribatuetatik jaso duten "Proverbios" serieko 18. Gasteizko erakusketaren garrantzia azpimarratu du Oropesak (Gasteizen bakarrik izango da ikusgai), Goyaren lau serie oso biltzen baititu, "eta hori ez da ohikoa", esan du.
Ostegunean irekiko dute, 20:00etan, eta apirilaren 22ra bitartean izango da ikusgai.