24 urte
Asteburuan ez da Guggenheimen sarrera ordaindu beharko
N. V. | EITB Media
Guggenheim Bilbao Museoa duela 24 urte ireki zutela ospatzeko, urriaren 23an eta 24an doakoa izango da sarrera. Nahitaezkoa izango da, baina, lehenago webgunean erreserba egitea.
Urriaren 23an eta 24an ez da sarrerarik ordaindu beharko Guggenheim Bilbao Museora sartzeko, zabalik egongo baita duela 24 urte ireki zutela ospatzeko.
Larunbat-igandeetan museora dohainik joan nahi dutenek, baina, ezinbestekoa dute webgunearen bidez dagoeneko eskuragarri dauden sarreretako bat eskatzea.
Bisitariek ikusgai izango dituzte 'Emakumeak abstrakziogile' ostiralean zabalduko den erakusketa berria, 'Alice Neel: pertsonak lehenbizi', 'Asmamenaren ildoa' eta, jakina, Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako Maisulanak, hala nola Richard Serraren 'Denboraren Materia', Jenny Holzerren instalazioa eta Mark Rothko, Yves Klein, Andy Warhol eta Jean Michel-Basquiaten artelanak.