Itxi

'Zentzua eta iraunkortasuna'

Arte garaikideak Urdaibaiko paisaia osatuko du udan

Nazioarteko lehen mailako hamar egilek era desberdinetako arte instalazioak jarriko dituzte naturaren erdian nahiz hiriguneetan 'Zentzua eta iraunkortasuna' ekimenean.

Urdaibai. Argazkia: EITB

'2012 Euskadi, Bake eta askatasunaren aldeko kulturen urtea' ekimanaren barruan proiektu berri bat aurkeztu du gaur Eusko Jaurlaritzak: "Zentzua eta iraunkortasuna" arte ekimena.

Urdaibaiko Biosferaren Erreserban abangoardiazko arteak toki berezi bat hartuko du datorren uztailean. Nazioarteko lehen mailako hamar egilek era desberdinetako arte instalazioak jarriko dituzte naturaren erdian nahiz hiriguneetan.

Urdaibai itsasadarreko paraje ederretan ikuskizun erantsi bat izango dute uztailean. "Zentzua eta iraunkortasuna" izenez nazioarteko abangoardiazko 10 artistek arte-instalazioak jarriko dituzte naturaren erdian zein hiriguneetan.

Arte interbentzio horiek, handikeriarik gabe, begirunez jarriko dituzte Urdaibaiko bazterretan. Antzeko instalazioak egiteagatik nazioartean ezagunak diren artista hauen lanekin, udatiarrak, arte maitaleak, edo bertako biztanleak eurak bildu nahi ditu. Proiektuak azken zehaztasunen zain daude.

Objektuak, egoerak, mugarriak, naturan, edo eraikinetan eginiko interbentzioak izango dira. Gernikako Astra lantegi ohian Liam Gillick britainiarrak egingo duena bertan geratuko da.

Ibilbiderako bilgune eta abiapunturako Urdaibaiko paduren gain dagoen Madariaga Dorreko biodibertsitate zentroan jarriko dute.