Erakusketa
Begoña auzoari eskainitako argazki erakusketa, metro geltokietan
34 panel handiz osatuta dago erakusketa, eta XIX. mendetik aurrera auzoak izan duen bilakaera jasotzen du.
Bilboko metroan, Zazpikaleetako, Santutxuko eta Basarrateko geltokietan, Begoña auzoari eskainitako argazki erakusketa bat antolatu du Bilboko Udalak. Erakusketa 34 panel handiz osatuta dago, eta auzoaren historia jasotzen du, XIX. mendetik aurrera. “Begoña, goitik beherako herria” erakusketa apirilaren 22ra arte egongo da ikusgai.
1925ean elkartu zen Begoñako errepublika Bilborekin. Izatez, Begoña gaur egungo Bilboko erdia zen, Arkaitz Estiballes bertsolariak aurkezpenean kantuz gogoratu duenez. Martxoaren 15ean, ostegunean, ere erakusketan arituko da Estiballes, Etxaun Lekuerekin batera, 19:30ean.
Erakusketak biltzen dituen 200 argazkiak herritarren, museoen eta erakundeen laguntzari esker lortu dituzte. Eulalia Abaituak, Euskal Herriko lehen argazkilaria izan zen Begoñako herritarrak, eginiko erretratuak ere badaude erakusketan.
Bilboko metroan, Zazpikaleetako, Santutxuko eta Basarrateko geltokietan, Begoña auzoari eskainitako argazki erakusketa bat antolatu du Bilboko Udalak. Erakusketa 34 panel handiz osatuta dago, eta auzoaren historia jasotzen du, XIX. mendetik aurrera. “Begoña, goitik beherako herria” erakusketa apirilaren 22ra arte egongo da ikusgai.1925ean elkartu zen Begoñako errepublika Bilborekin. Izatez, Begoña gaur egungo Bilboko erdia zen, Arkaitz Estiballes bertsolariak aurkezpenean kantuz gogoratu duenez. Martxoaren 15ean, ostegunean, ere erakusketan arituko da Estiballes, Etxaun Lekuerekin batera, 19:30ean.Erakusketak biltzen dituen 200 argazkiak herritarren, museoen eta erakundeen laguntzari esker lortu dituzte. Eulalia Abaituak, Euskal Herriko lehen argazkilaria izan zen Begoñako herritarrak, eginiko erretratuak ere badaude erakusketan.