Erakusketa
Sáenz de Tejadaren 30eko hamarkadako marrazkiak, Balenciaga museoan
'Marrazketaren dotorezia. Parisko kronika' izeneko erakusketa ireki dute Getariako museoan. 300 marrazki baino gehiago batzen ditu, guztiak 30eko hamarkadako Parisen eginak.
Balenciaga museoan Carlos Sáenz de Tejadaren 'Marrazketaren dotorezia. Parisko kronika' izeneko erakusketa aurkeztu dute. Modari buruzko 300 marrazki baino gehiago batzen ditu, guztiak Parisen eginak, 30eko hamarkadan.
Hamar urtez, Parisko joskintza-etxe guztietan aurkezten ziren berrikuntzen lekuko izan zen Sáenz de Tejada eta hango marrazki-kronika argitaratzen zuen nazioarteko egunkari eta astekarietan.
Tejada 1936an irten zen Paristik, Balenciaga hara iritsi baino urtebete lehenago. Balenciagaren aro berria hasi baino lehen, Parisen zegoen modaren lekuko da beraz, erakusketa.
Maiatzaren 27ra arte izango da ikusgai.
Balenciaga museoan Carlos Sáenz de Tejadaren 'Marrazketaren dotorezia. Parisko kronika' izeneko erakusketa aurkeztu dute. Modari buruzko 300 marrazki baino gehiago batzen ditu, guztiak Parisen eginak, 30eko hamarkadan. Hamar urtez, Parisko joskintza-etxe guztietan aurkezten ziren berrikuntzen lekuko izan zen Sáenz de Tejada eta hango marrazki-kronika argitaratzen zuen nazioarteko egunkari eta astekarietan. Tejada 1936an irten zen Paristik, Balenciaga hara iritsi baino urtebete lehenago. Balenciagaren aro berria hasi baino lehen, Parisen zegoen modaren lekuko da beraz, erakusketa. Maiatzaren 27ra arte izango da ikusgai.