Erakusketa
'Gerra eta Bakea: zuzeneko begiradak' argazki-erakusketa, Gernikan
Bonbardaketaren 75. urteurrena gogora ekartzeko ekimenen artean, 33 argazki-kazetarik gerra eta bakearen inguruan egindako lanak ikusgai dira Gernikako Bakearen museoan.
Bonbardaketaren 75. urteurrena gogora ekartzeko ekimenen artean, Gernikako Bakearen museoan “Gerra eta Bakea: zuzeneko begiradak” erakusketa da ikusgai. Bertan, mundu guztiko 33 argazki-kazetariren lanak bildu dituzte; besteak beste, World Press Photo lehiaketako irabazlearena, Samuel Arandarena.
'2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea' ospatzeko prestatu dituzten ekitaldietako bat da erakusketa. 76 argazkiz osatuta dago eta martxoaren 23an inauguratuko dute Gernikako Bakearen museoan.
World Press Photo 2012ko lehiaketan irabazle suertatu zen argazkia hautatu du Arandak gerraren inguruan duen ikuspegia jendeari helarazteko. Argazkia urrian atera zuen, eta niqab (belo islamiarra) jantzita duen emakume bat, medikuaren zain, semea besarkatzen erakusten du.
Arandaren lanarekin batera, 15 herrialdetako beste 32 argazkilariren lanak egongo dira ikusgai; David Burnett, Don McCullin, Enrique Meneses, Goran Tomasevic eta Carolyn Cole argazkilarienak, besteak beste.
Bonbardaketaren 75. urteurrena gogoan, argazkilari bakoitzak bi lan aukeratu ditu gerra eta bakearen adierazgarri. Erakusketa Donostia, Eibar, Bilbo eta Gasteizera joango da gero.
Bonbardaketaren 75. urteurrena gogora ekartzeko ekimenen artean, Gernikako Bakearen museoan “Gerra eta Bakea: zuzeneko begiradak” erakusketa da ikusgai. Bertan, mundu guztiko 33 argazki-kazetariren lanak bildu dituzte; besteak beste, World Press Photo lehiaketako irabazlearena, Samuel Arandarena.'2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea' ospatzeko prestatu dituzten ekitaldietako bat da erakusketa. 76 argazkiz osatuta dago eta martxoaren 23an inauguratuko dute Gernikako Bakearen museoan. World Press Photo 2012ko lehiaketan irabazle suertatu zen argazkia hautatu du Arandak gerraren inguruan duen ikuspegia jendeari helarazteko. Argazkia urrian atera zuen, eta niqab (belo islamiarra) jantzita duen emakume bat, medikuaren zain, semea besarkatzen erakusten du.Arandaren lanarekin batera, 15 herrialdetako beste 32 argazkilariren lanak egongo dira ikusgai; David Burnett, Don McCullin, Enrique Meneses, Goran Tomasevic eta Carolyn Cole argazkilarienak, besteak beste.Bonbardaketaren 75. urteurrena gogoan, argazkilari bakoitzak bi lan aukeratu ditu gerra eta bakearen adierazgarri. Erakusketa Donostia, Eibar, Bilbo eta Gasteizera joango da gero.