Erakusketa
Eduardo Hurtadoren lana, Guggenheimen ikusgai
Berlin kanpoaldean unibertsitateko ikasle batzuek Wandervögel ikasle mugimenduan inspiratuta sortutako murala apirilaren 22ra arte egongo da ikusgai.
Bilboko museoak bere 15. urtemuga dela eta antolaturiko Guggenheim Bilbao horma lehiaketako bost irabazleetako bat da Eduardo Hurtado. Arrazoi hori medio, Hurtadoren lana apirilaren 22 bitarte egongo da ikusgai.
1913ko postal batetan oinarritzen da. Historiako lehendabiziko ikasle mugimendua islatzen da bertan. Wandervögel (“noraezeko hegaztiak”), ikasle mugimendua 1896an sortu zen Berlin kanpoaldean. Zehazki, instituzioekin ados ez zeuden unibertsitateko ikasle batzuek sortu zuten. (en el extrarradio bada, aldirietan ere esan dezakegu)
Sistemaren aurka protesta egiteko, Wandervögel taldea asteburuetan irteerak egiten hasi zen. Nihilismoaren eraginez, irteera luzeak egin zituzten. Oinez egitea eta naturara bueltatzea erresistentziaren ikur bilakatu ziren.
Hurtadok orduko gazteen ekimena berreskuratu nahi du, ideia iraultzaile batekin: mundua gitarra batez, dantza bidez eta basoan zehar ibilaldiak eginez aldatzea.
Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederrak ikasi zituen Eduardo Hurtadok. Gaur egun, Historia Garaikidearen Sailean ikerketa talde batean egiten du lan.