Itxi

25 urte

Guggenheimek artea inspirazio iturri gisa jarrita ospatuko du mende laurdena

Leer en Castellano

Bilboko museoak erakusketa eta karduera programa bat prestatu du 25. urteurrena ospatzeko, eta Euskal Autonomía Erkidegoko herritar guztiak gonbidatu ditu urri eta azaroan museoa sarrera ordaindu barik bisitatzeko.

"Artea etorkizunerako inspirazio" leloa erabili du Guggenheimek 25. urteurrenerako

Guggenheim Bilbao Museoak aurtengo, museoa ireki zenetik 25 urte beteko diren urterako, jarduera programazioa aurkeztu du gaur goizean, otsailak 4. "Artea etorkizunerako inspirazio" leloan laburbildu dute ospakizunaren aldartea.

Lelo horren abaroan, museoak erakusketa programa bat eta, "herritarrei eskerrak eman eta beraiekin partekatu eta ospatzeko", urtean zehar aurkeztuko dituen hainbat ekitaldi aletu ditu gaur. Urriaren 19tik azaroaren 30era arte, esaterako, Euskal Autonomía Erkidegoko herritar guztiek museoa bisitatu ahalko dute sarrera ordaindu barik.

Erakusketen egitarauan nabarmenduko dira "Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d'Art Moderneko maisulanak" erakusketa, Dubuffeti eskainitako atzerabegirakoa, "Motion, Autos, Art, Architecture" Norman Foster komisario duen eta udaberri-udetan ikusgai egongo den erakusketa eta Guggenheimek bere bildumako piezekin udazkenera begira paratuko duten erakusketa.

Musika

Musikari dagokionez, museoak bost emanaldi iragarri ditu: "Hamar" Gabriel Erkorekaren konposizioa, apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean; "Mundua museo bat da" Kirmen Uriberen kontakizuna Bilboko Koral Elkartearekin eta Euskadi Brass metal orkestrarekin maiatzaren 11 eta 12an; Bilbao Orkestra Sinfonikoaren kontzertua ekainaren 18an; Franciso Escuderoren "3 zenbakiko Sinfonia (Sinfonia Mitikoa" Bilboko Koral Elkartearen haurren abesbatzak eta Ensemle Kuraiak interpretatu eta Andoni Alemanek kontatuta urriaren 1ean; eta Joaquin Achucarro maisuaren kontzertua azaroaren 3an.

Beste jarduera batzuk

Gainera, urriaren 16an The Missing Element ikuskizuna erakutsiko dute museoaren sarreran, zeinak rapa, beatboxa eta break dancea sartuko baititu eraikinaren arkitekturan; ekainaren 24an Deabru Beltzak taldeak "Symfeuny" ikuskizuna eskainiko du museoaren zabaltzan; eta urriaren 11tik 13ra "Reflections" musika, argi eta soinu ikuskizuna proiektatuko dute berriz museoaren fatxadan.

Irekiera

Urriaren 19tik azaroaren 30era, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarrak sarrera ordaindu gabe sartu ahalko dira museora.

Albisteak (2)