Itxi

Literatura

'Printze txikia'ren eskuizkribu bat enkantean jarriko dute Parisen

Maiatzaren 16an izango da Artcurial enkante-etxean. Loteak maiatzaren 13tik 15era egongo dira ikusgai.

Literatura
‘Printze txikia’ren eskuizkribu bat enkantean jarriko dute Parisen (66)
Maiatzaren 16an izango da Artcurial enkante-etxean. Loteak maiatzaren 13tik 15era egongo dira ikusgai.


Duela gutxi Parisen aurkitu duten Printze txikia-ren eskuizkribu ezezagunean, argitaratu gabeko pasarteak eta Antoine de Saint-Exupéryk 1943an kaleratutako lanaren moldaketak agertzen dira. Enkantea maiatzaren 16an izango da, Frantziako hiriburuan bertan.

Agiriak bildumazale batek autorearen gutunak eta autografoak zituen pakete batean aurkitu dituzte. Materiala sailkatzen ari ziren Artcurial enkante-etxeko bi adituk egin dute aurkikuntza.

Eskuizkribu hau ez da azken bertsioa, horren aurreko bertsio bat baizik. Olivier Devers eta Benoît Puttemans adituek Le Figaro egunkariari jakinarazi diotenez, 1941ean eginikoa izan daiteke. Parisen aurkitu zuten eskuizkribu horrek 40.000 eta 50.000 euro arteko prezioa izan dezake; hau da, autorearen autografo batek balio duena baino hamar aldiz gehiago.

Enkantea Artcurial enkante-etxeak Parisen antolatzen duen “Liburu eta eskuizkribu modernoak” egitarauaren barnean egingo da, maiatzaren 16an, eta loteak maiatzaren 13tik 15era egongo dira ikusgai.