Itxi

Apirilak 9 – urriak 2

Oteiza eta Chillida, elkarrizketan San Telmo Museoan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Donostiako museoak 'Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida. Dialogoa 50eko eta 60ko urteetan' erakusketa aurkeztu du.

'Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida. Dialogoa 50eko eta 60ko urteetan'. Argazkia: Efe.

Donostiako San Telmo museoak 'Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida. Dialogoa 50eko eta 60ko urteetan' erakusketa antolatu du, Bancaja Fundazioaren laguntzarekin, eta larunbat honetatik urriaren 2ra bitarte egongo da ikusgai, banku fundazioaren Valentziako egoitzan izan ondoren.

Aurkezpenean esan dutenez, Javier Gonzalez de Durana komisario duen erakusketak "elkarrizketa bat  pizten du" bi artiston eskulturen artean, 1950eko eta 1960ko hamarkadetan egindako sorkuntza lanean oinarritua.

"Erakusketako ibilbideak beren pentsamendu estetikoen eta eskulturen arteko elkarrizketa bat eskaintzen du, Oteizaren metafora paradigmatikoak eta Chillidaren metonimia sintagmatikoak maila berean agerian utzita", adierazi dute.

Garai hartako lanetan, hasieran giza irudiaren gainean lan egiteko joera antzematen da biengan, baina azentu desberdinekin: "Oteizarengan primitibista-espresionista, eta Chillidarengan klasizista-arkaizantea". "Bi kasuetan, ezaugarri antropomorfikoak ebidentzia arinetara murrizten dira, gorputzaren irudikapen naturalista desitxuratzen zuten garaiko beste artista batzuen ildo berean", museoaren arduradunen hitzetan.