Kargatzen...
Itxi

Guggenheim Bilbao Museoa

Miró, Kokoschka, June Crespo eta Picassoren eskultura, Guggenheimen 2023an

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren Patronatuak batzarra egin du gaur, Iñigo Urkullu lehendakaria buru zela. Urteko jardueraren balantzea egin, eta 2023ko erakusketak aletu dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren Patronatuak batzarra egin du gaur Bilbon, Iñigo Urkullu lehendakaria buru zela, eta 2023rako aurreikusita dauden erakusketak aurreratu dituzte bilera horretan.

Joan Mirók Parisen lanean egin zituen urteak aztertuko dituen erakusketa izango da ikusgai datorren urtean Bilboko museoan, baita Oskar Kokoschkari eskainitako atzerabegirakoa ere. Lynette Yiadom-Boakyek 2020 eta 2023 bitartean sortutako margolanak aurkeztuko dituzte beste erakusketa batean, eta Giovanni Anselmo artistaren erakusketa zabala ere egongo da: haren eskulturak, paper gaineko obrak, argazkiak, bideoak…

Horrez gain, June Crespo Bilbon bizi den artista nafarraren lana ere erakutsiko du Guggenheimek, eta Pablo Picassok egindako lan eskultorikoak aztergai izango dituen erakusketa "zabala" ere antolatu dute datorren urterako, artistaren heriotzaren 50. urteurrenarekin bat.

2022, zenbakitan

2022 datuei dagokienez, urteko lehen bost hilabeteetan 347.472 bisitari jaso ditu museoak, 2019ko epe berean baino % 14 gutxiago.

Albisteak (3)

Bideoak (1)