Itxi

Museoen eguna

Euskal museoak, zabal-zabalik

Euskal museoetara hurbiltzen direnek ez dute sarrerarik ordaindu behar gaur, museoen nazioarteko eguna delako.

Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da gaur mundu osoan eta museoek parez-pare ireki dituzte ateak. Ez dute sarrerarik kobratuko.

Guggenheim museoak, gure inguruko ezagunenak, ez du sarrerarik kobratuko eta doaneko bisita gidatuak izango dira: David Hockneyren erakusketa (aste honetan inauguratu dute) ikusteko aukera ezin hobea.

Bilboko Arte Eder Museoan Anselmo Guinearen erakusketa dago ikusgai, eta baita "Maleta mexikarra" argazki-erakusketa eta Jose Ramón Andaren eskulturak ere.

Baionako Euskal Museoan (Euskal Herriko museo etnografiko garrantzitsuena) "Margainen album galdua" erakusketa da ikusgai. XIX. mendeko baleontzi batek eskuizkribu bat utzi zuen eta horretan oinarrituz, balearen arrantzaren birmoldatzea lortu dute.

Artium Gasteizko Arte Garaikideko museoak Alvarez Plagaro artistaren erakusketa inauguratu berri du.

Gallarta-Abantoko Meatzaritzaren Museoan ferrokarril bat sortzeko tailer bat hasi dute. Muskizen, aldiz, El Pobal burdinolan, burdinezko labe bat egiteko tailer bat jarri dute martxan, eta burdina nola egiten zen erakutsiko dute.

Sopuertako Enkarterriko museoan autobus bidezko bisitak izango dira baseliza ezberdinetara. EHUk Leioan duen kanpusean dago Medizinaren Museoa eta "Sorginkeria eta Inkisizioa" erakusketa da ikusgai, bisita gidatuen bitartez. Galdameseko Loizaga dorrean Rolls-Royce autoen erakusketa doan bisitatu daiteke. Bermeoko Arrantzaleen Museorako sarrera ere doan izango da eta "Euzkadiko Guduontzia Busturialdean" aldi baterako erakusketak Arrainaren Feriarekin bat egingo du asteburu honetan. Balmasedako La Encartada museoan "La Encartadaren memoria berreskuratuz" egitasmoa aurkeztuko dute.

Gernikako Euskal Herria museoak taloa egiteko tailerra egingo du, eta feria bat eta gazta dastaketa bat ere izango da, bisita gidatuekin.

Bilboko Itsas Museoak aldi baterako erakusketa du ikusgai, tartean Alfredo Bikondoak Paul Valeryri egindako omenaldiarekin. Uraren gaineko proiekzio interaktiboa eskainiko du euskal museoak. Berreginen museoak, bere aldetik, mugikor bitartezko aplikazio berri bat aurkeztu du. Bisita gidatuak egin daitezke aplikazioarekin eta kontzertu koral bat izango da. Arkeologia museoak, bere aldetik, hitzaldiak antolatu ditu eta Ingmar Bergmanen "El séptimo sello" pelikula izango da ikusgai.

Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da gaur mundu osoan eta museoek parez-pare ireki dituzte ateak. Ez dute sarrerarik kobratuko. Guggenheim museoak, gure inguruko ezagunenak, ez du sarrerarik kobratuko eta doaneko bisita gidatuak izango dira: David Hockneyren erakusketa (aste honetan inauguratu dute) ikusteko aukera ezin hobea. Bilboko Arte Eder Museoan Anselmo Guinearen erakusketa dago ikusgai, eta baita "Maleta mexikarra" argazki-erakusketa eta Jose Ramón Andaren eskulturak ere. Baionako Euskal Museoan (Euskal Herriko museo etnografiko garrantzitsuena) "Margainen album galdua" erakusketa da ikusgai. XIX. mendeko baleontzi batek eskuizkribu bat utzi zuen eta horretan oinarrituz, balearen arrantzaren birmoldatzea lortu dute. Artium Gasteizko Arte Garaikideko museoak Alvarez Plagaro artistaren erakusketa inauguratu berri du. Gallarta-Abantoko Meatzaritzaren Museoan ferrokarril bat sortzeko tailer bat hasi dute. Muskizen, aldiz, El Pobal burdinolan, burdinezko labe bat egiteko tailer bat jarri dute martxan, eta burdina nola egiten zen erakutsiko dute. Sopuertako Enkarterriko museoan autobus bidezko bisitak izango dira baseliza ezberdinetara. EHUk Leioan duen kanpusean dago Medizinaren Museoa eta "Sorginkeria eta Inkisizioa" erakusketa da ikusgai, bisita gidatuen bitartez. Galdameseko Loizaga dorrean Rolls-Royce autoen erakusketa doan bisitatu daiteke. Bermeoko Arrantzaleen Museorako sarrera ere doan izango da eta "Euzkadiko Guduontzia Busturialdean" aldi baterako erakusketak Arrainaren Feriarekin bat egingo du asteburu honetan. Balmasedako La Encartada museoan "La Encartadaren memoria berreskuratuz" egitasmoa aurkeztuko dute. Gernikako Euskal Herria museoak taloa egiteko tailerra egingo du, eta feria bat eta gazta dastaketa bat ere izango da, bisita gidatuekin. Bilboko Itsas Museoak aldi baterako erakusketa du ikusgai, tartean Alfredo Bikondoak Paul Valeryri egindako omenaldiarekin. Uraren gaineko proiekzio interaktiboa eskainiko du euskal museoak. Berreginen museoak, bere aldetik, mugikor bitartezko aplikazio berri bat aurkeztu du. Bisita gidatuak egin daitezke aplikazioarekin eta kontzertu koral bat izango da. Arkeologia museoak, bere aldetik, hitzaldiak antolatu ditu eta Ingmar Bergmanen "El séptimo sello" pelikula izango da ikusgai.