Erakustaldia
ACT, 15 urtez esperimentaziora begira
Bilbon eta Barakaldon ekainaren 2ra egingo den sortzaile berrien antzerkialdia izango da. Dantza eta performance munduko joera berriak erakutsiko ditu
Your browser doesn’t support HTML5 video
Europako antzerkigintza berri eta esperimentala Bibo eta Barakaldora helduko da datorren astean. ACT jaialdiak ekarriko ditu gurera. Aurten, 15 urte bete dituen Bizkaiko antzerki ikastegiaren festak.
Gaur Bilboko ibaitik atzera-aurrera ibiltzen ohi den paseorako itsasontziak bidaiari berezi batzuk eraman ditu aldean. Kabaret giroko jantzi eta kantuekin ontziratu dira, 15 bete dituen Bizkaiko Antzerki Ikastegiko azken ikasurtekoak.
Bilbon eta Barakaldon etzitik ekainaren 2ra egingo den sortzaile berrien antzerkialdirako gonbita egin digute. Denak sortzaile berrienak.
Lehiaketarako zein erakustaldirako lanak Europako hainbat herrialde desberdinetatik datoz eta leku bakoitzean zer egiten ari diren jakiteko ere balioko du.
Jaialdi honek antzerkigintza, dantza eta performance munduko joera berriak erakutsiko ditu. Jaialdian zehar ikastaroak eta jaiak ez dira faltako. Egoitza nagusiak Barakaldoko antzokia eta Bilboko Kafe antzokia izango dira. Eurekin batera baita, zenbait ekitaldirako Bilborock eta Guggeheim Museoa.