Itxi

Jostuna

Balenciaga Museoak aurpegia aldatu du lehen urteurrenean

Jostunaren sormen berriak ikusgai dira museoaren espazioan. 70 jantzi eta soineko, tartean, Cristobal Balenciagak Air Franceko hegazkin laguntzaileentzat 68an egindakoak.

Balenciaga museoko erakusketa berria. Argazkia: EITB

Getariako Balenciaga Museoak erakusketa aldatu du: jostunaren sormen berriak ikusgai dira museoaren espazioan. 70 jantzi eta soineko, tartean, Cristobal Balenciagak Air Franceko hegazkin laguntzaileentzat 68an egindakoak.

Getariako Balenciaga Museoak erakusketa aldatu du, izan ere, noizean behin aldatu behar dituzte ehunak egoera onenean mantentzeko. Gainera, aldi batean erakutsi daitezkeen baino lan gehiago dituzte eta asteburu honetan aldatuko dute. Erakusketa berria gaur aurkeztu dute.

Balenciaga Museoaren 70 jantzi eta soineko berrien erakusketa bihar inauguratuko dute eta larunbatean izango da ikusgai. Jantziak aldatu arren, erakusketak joera bera izaten jarraitzen du: areto batean sortzaileak 1938 hasierara arte egin zituen lanak daude eta beste lautan eguneko, gaueko, kokteleko eta ezkontzetarako soineko eta jantziak daude. Azken areto batean Balenciagaren lanaren ezaugarri nagusiak aztertzen dituzte.

Getariako Balenciaga Museoak erakusketa aldatu du: jostunaren sormen berriak ikusgai dira museoaren espazioan. 70 jantzi eta soineko, tartean, Cristobal Balenciagak Air Franceko hegazkin laguntzaileentzat 68an egindakoak. Getariako Balenciaga Museoak erakusketa aldatu du, izan ere, noizean behin aldatu behar dituzte ehunak egoera onenean mantentzeko. Gainera, aldi batean erakutsi daitezkeen baino lan gehiago dituzte eta asteburu honetan aldatuko dute. Erakusketa berria gaur aurkeztu dute. Balenciaga Museoaren 70 jantzi eta soineko berrien erakusketa bihar inauguratuko dute eta larunbatean izango da ikusgai. Jantziak aldatu arren, erakusketak joera bera izaten jarraitzen du: areto batean sortzaileak 1938 hasierara arte egin zituen lanak daude eta beste lautan eguneko, gaueko, kokteleko eta ezkontzetarako soineko eta jantziak daude. Azken areto batean Balenciagaren lanaren ezaugarri nagusiak aztertzen dituzte.