Arte publikoa
Esther Ferrerren pieza bat jarriko dute Tabakalera aurrean egongo den plazan
N. V. | EITB Media
Artista donostiarraren "Zenbaki lehenen poema" seriearen obra bat jarriko dute, berak dohaintzan emana, AHTaren Donostiako geltoki berriaren gainean eraikiko duten espazioan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Donostian, Tabakaleraren aurrean sortuko duten plaza berrian, Esther Ferrer sortzailearen "Zenbaki lehenen poema" seriearen obra berri bat jarriko dute, artistak bere hiriari egingo dion dohaintzari esker.
Parisen bizi den sortzaile donostiarraren lana plazako zoladuran jarriko da, Tabakalerako sarreran, eta lehen elementu artistikoetako bat izango da Donostiako Abiadura Handiko Trenaren geltokia eraikitzearen ondorioz sortuko den eremu horretan.
Zeramikaz egina da lana, eta "Zenbaki lehenen poema" seriearen parte da.
Eraikitzen ari diren Atotxa-Tabakalerako tren geltoki berriak aldiriko eta abiadura handiko trenen terminala hartuko du, eta 2024an amaitu nahi dute.